3. Proba: botiken berrordainketa

Bazenekien urtero ehun milioi pertsona baino gehiago pobretu egiten direla, osasun-laguntza jasotzeko ordaindu behar dituzten gastuen ondorioz?

Espainiako gobernuak 2012an onartu zuen koordainketaren –edo, medicusmundin deitu nahiago diogun bezala, berrordainketaren– eredua, eta eredu horren arabera ezartzen da pertsona guztiak beharturik daudela beren botiken kostuaren ehuneko bat ordaintzera, errenta-tarte batzuen arabera. Neurri horren helburua zen, ustez, sendagaien gastua eta erabilera arrazionalizatzea.  Baina egia da lagundu egin duela pertsona askorentzat sendagaiok eskuratzea zailago jartzen, pertsona horien bizia arriskuan jartzeraino.

Herrialde batzuek badute esperientzia handiagoa horrelako kobruak egiten. Ángeles Maestrok www.rebelion.org webgunean argitaratu zuen artikulu batean, aditzera ematen zen Kanadan, esate baterako, oso kopuru txiki bat ordaintzea onartu zela (2 euro baino gutxiago). Hala eta guztiz ere, neurriaren ondorioak ezin latzagoak izan ziren, biztanleen arteko % 20 pobreenak drastikoki murriztu baitzuen osasun-zerbitzuen edo botiken erabilera, gaixotasunaren edo minaren larritasuna edozein izanik ere.  Beste adibide bat Portugal litzateke, han 10 euro kobratzen ari baitira lehen mailako arretako kontsultara joateko. Jatorriz Espainiako estatukoak diren eta Alentejon diharduten zenbait profesionalek kontatzen dutenez, hemen ezezaguna den garapen-maila batera iritsitako minbiziak ikusten ari dira, herritar pobreenek prebentzio-programei uko egiten dietelako eta kontsulta atzeratzen dutelako.

Espainiako estatuan, autonomia-erkidego batzuek berrordainketa farmazeutikoa konpentsatzeko mekanismoak ezarri dituzte. Euskadin, Osasun Sailaren datuen arabera, azken lau urteetan 400.000 bat pertsonak laguntza horiek jaso dituzte. Alabaina, Konstituzio Auzitegiak duela gutxi zati batean baliogabetu du Eusko Jaurlaritzak koordainketa farmazeutiko horren ondorioak arintzeko atera zuen dekretua.

JOKORAKO PROPOSAMENA

“Osasun publiko eta unibertsalaren alde!” goiburuarekin, animatzen zaituztegu pertsona guztiek behar dituzten botikak eskuratzea bermatzen duen osasun-eredu bat aldarrikatzera, kanta bat sortuz. Askatu irudimena, eta kanta bat ondu, euskaraz, gaztelaniaz edo bi hizkuntzotan, bere hitzetan eskubide hori aldarrikatzen duena.

Kantaren hitzak originalak izango dira ezinbestez. Musikari dagokionez, zeuen doinua konposa dezakezue, edo lehendik badagoen beste bat erabil dezakezue (egileen eskubideak errespetatuz). Kantaren iraupena gehienez 3 minutu izango da.  Ikus-entzunezko formatuan edota audioan soilik grabatzea izango duzue aukeran, eta plataforma digital batera igo beharko duzue (Youtube, Vimeo, SoundCloud, etab.); hala, hara sartzeko esteka edo lotura bidaliko diguzue helbide honetara: marian.uriarte@medicusmundi.es. Mezu elektronikoan informazio hau jarri beharko duzue: kantaren izenburua, kantaren esteka, eta taldearen izena.  E-maila bidaltzeko muga-eguna apirilaren 16a izango da.

Proba honen ebaluazioa egiteko, Gasteizko musika-talde baten laguntza izango dugu.

Lagungarria izango zaizuelakoan, esteka honetan informazioa daukazue, kanta bat konposatzeko moduari buruz:

Hurrengo esteketan gaiaren inguruko informazio gehiago daukazue:

https://www.elblogsalmon.com/mundo-laboral/idas-y-vueltas-con-el-copago-sanitario-el-modelo-actual-puede-mejorar

http://www.elmundo.es/salud/2017/01/09/58737841468aeb60748b4656.html

Otras noticias

Ikusgai jarri ditugu lehiaketan parte hartu duten taldeen esketxak

Youtuben ikusgai dago jada Gazteak Hegoaren Bila ekimeneko VI. aldian parte hartutako taldeen lehen saioko esketx guztiekin egindako muntaketa. Bideo horietan gure politikariei eskatu behar[...]

Las Lorocas taldeak irabazi du Gazteak Hegoaren Bila lehiaketaren seigarren edizioa

Larunbat honetan, apirilak 21, “Gazteak Hegoaren bila” lehiaketaren seigarren edizioko azken proba eta bukaerako jaia egin dituzte Donostian Euskadiko hiru medicusmundi elkarteek. Donostiako[...]

Gazteak Hegoaren Bila lehiaketak 200 parte-hartzaile baino gehiago bildu ditu

Euskadiko medicusmundiko hiru elkarteek (medicusmundi Araba, medicusmundi Bizkaia eta medicusmundi Gipuzkoa) bi urtean behin antolatzen dute Gazteak Hegoaren bila lehiaketa, eta haren seigarren[...]

Desarrollado por LaBox Marketing y Comunicación