Atal honetan, saria lortzeko gainditu beharko dituzuen proben edukia argitaratuz joango gara.

  1. PROBA.

Ba al dakizu, jaio-lekuaren arabera, EAEn gizonen arteko bizi-itxaropen- aldea 10,5 urtekoa izan daitekeela eta emakumeena 7 urtekoa?

Berriki, medicusmundi eta Euskal Herriko Unibertsitateak “Osasunerako eskubidearen aurkako mehatxuak Euskadin” izeneko ikerketa argitaratu dute. Txostenak agerian uzten du ikasketa- mailak, generoak, klase sozialak edota jaio- lekuak desparekotasunak sortzen dituztela. Hori gutxi balitz, desparekotasun  hauek  jaraunsten dira, horrela gurasoen egoera sozio-ekonomikoa eta   bizilekuak ume eta gazteen osasuna baldintzatzen dute. Esate baterako, bizi- itxaropena handiagoa da ikasketa- maila handiagoa baldin bada. Bizi-lekuak bere ere eragina du. Kezkagarria, ezta?

Euskadin bakarrik ez, baita mundu osoan ere, osasunaren determinatzaile sozial desberdinak (*) –hala nola etxebizitza, enplegua edo beste bizi-baldintza batzuk– eskuratzeko aukera desberdinaren ondorioz –generoaren, gizarte-klasearen edo jaiolekuaren arabera– sortzen dira osasun arloko desorekak. Horrela, osasun-sistemen eginkizuna mugatua da osasun alorreko gizarte-desoreka horiek sortzeko orduan, baina osasun-sistemen ezaugarriek lagundu egin dezakete desoreka horiek murrizten edo areagotzen.

medicusmundi erakundeko kideok osasun arloko gizarte-desoreka horiek murrizten lagunduko duen osasun-sistema batean sinesten dugu, horiek eskuratzeko orduan egon litezkeen desorekak eta horien determinatzaileak identifikatuko dituzten eta horiek gutxitzeko neurriak finkatuko dituzten programa eta zerbitzu berezien bitartez; era horretan, ahuldade sozial handienak dituzten pertsona eta kolektibo guztiei horiek eskuratzeko modua erraztuz.

Hauek honela, hauxe da joko honetan proposatzen dizueguna:

JOLAS PROPOSAMENA:

Gure politikariei eskatu behar diezue osasun-sistema inklusibo bat garatzea, pertsona guztien osasunerako sarbidea bermatzen duena, generoa, klase soziala, ikasketa- maila edota jaio- lekua gorabehera. Hau dana, esketx baten bidez egin beharko duzue. Dakizuenez, “esketxa” eszena labur mota bat da, umoretsua normalean, eta hainbat partaide izaten ditu. Esketxa prestatzeko irakurri beharko duzue gure ikerketaren “Desparekotasun soziala osasunerako eskubidearen aurkako mehatxu” gisa atala. Ironiaz eta umorez irudikatu behar duzue zelan gauzatzen diren genero, klase sozial, jaio- leku edota ikasketa- mailaren araberako desparekotasun sozialak, baita zer egin dezakeen osasun- sistemak hauek murrizteko ere.

Lau minutuko esketxa izango da gehienez eta ikus-entzunezkoa izan behar du. Bideo- plataforma batera igo (Youtube, Vimeo eta abar…) eta esteka bidali beharko diguzue voluntariado-gipuzkoa@medicusmundi.es helbidera. Gaztelaniaz zein euskaraz egin dezakezue.

Emailean lanaren izenburua, esteka eta taldearen izena zehaztu beharko dituzue. Epea zabalik dago martxoaren 19ra arte.

Froga hau ebaluatzeko, Donostiako EHUko Erizaintzako Eskolaren laguntzarekin kontatuko dugu.

*Osasunaren determinatzaile sozialak pertsonak jaio, hazi, bizi, lan egin eta zahartzen diren inguruabarren multzoa lirateke, osasun-sistema ere barne. Inguruabar horiek dirua, boterea eta baliabideak mundu osoan, estatuan nahiz inguru hurbilean banatuta dauden moduaren emaitza dira, eta horiek, aldi berean, erabakitako politiken mende daude.

Esteka hauetan froga egiteko argibideak dituzue:

 

2.PROBA

Osasun eskubideari mehatxuak globalizazio neoliberal baten testuinguruan.

Zerbitzu publikoen pribatizazioa eta merkantilizazioa bultzatzeko presioa egiten duten politika neoliberalen nazioarteko testuinguruan, osasunak oinarrizko eta unibertsala den eskubide bat bezala kolokan jartzen duten mehatxuei aurre egin behar die.

Osasun sistemak dira osasun unibertsalaren sarrera baldintzatzen duten faktore nagusia, eta erakunde, estaldura edo emandako zerbitzuek, osasunean dauden desparekotasunak handitu edo txikitzeko ahalmena dute.

Osasuna gizakiaren oinarrizko eskubide bat bezala ulertzen badugu eta osasun sistemak hau bermatzeko oinarrizko zutabe bat badira, sistema publikoen defentsa ezinbestekoa da, pertsona guztiek sarbidea izan dezaten, berdin dio beraien egoera ekonomikoa, arraza edo generoa zein den. Globalizazio ekonomiko neoliberalak sistema publikoak desegin nahi ditu, sistema pribatuen mesedetan, hauek efizientzia eta eraginkortasun handiagoa dutela ergudiatuz, naiz eta ikerketa eta froga askok hau ezeztatzen duten.

Beste lurraldeetan ez bezala, EAEn osasun sistema publikoak sarbide publiko eta unibertsal baten alde egiten duen sarea dugu, hala ere sistemak bere gain hartzen ez dituen zerbitzuetan interes ekonomikoak azaltzen dira.

“Iparraldeko” gizarteetan Osasun Eskubideari dagozkion arrisku eta mehatxuak ikusten baditugu, Erdialdeko Amerika bezalako zonalde batean eta Honduras bezalako herrialde batean, are argiago ikusten da helburu hau lortzeko ibilbidea luzea dela, izan ere  berdintasuna eta gizarte justizia irizpideekin unibertsaltasuna lortzeko osasun politiken gabezia herrialde hauetako ezaugarri bat da.

Honduraseko demokrazia desparekotasun eta gizarte atzerapenen esparru sakon batean ezarri da, eta gobernu honek duen programaren oinarrien artean ekonomiaren doikuntza estrukturala eta zerbitzu zein ondasun publikoen liberalizazio komertzial eta finantzarioa da ardatzetako bat.

Hondurasen Osasun Sistemaren Erreforma ari da gertatzen, baina osasun zerbitzuen kudeaketa eraginkortasuna eta efizientzia hobetu beharrean, desparekotasuna eta pobrezia nabarmendu besterik ez du egin.

Beste alde batetik, Osasunean Arreta Primarioan biomedikoetatik haratago doan eredu bat ez izateak Honduraseko Osasun Sistemaren Erreforma asko oztopatzen du. Erreforma honek osasun sistema pribatizatzen du, osasuna bankuen eta pribatizatzaileen agintepean gelditzen den pribilegio bat bilakatzen duelarik.

Azkenik, EAEn zein Hondurasen aipagarria da osasun eskubiderako elementu klabe baten gabezia edo ahultasuna: gizartearen parte hartzea eta gizarte zibilaren ahalduntzea, osasunari dagokionean

 

JOLAS PROPOSAMENA:

Proba honetarako gure proposamena, osasun publikoak babesten dituen audio mezu baten grabaketa baten datza.

Irratirako mezu bat grabatu beharko duzue, iragarki formatuan, izaera publikoa  duen osasunerako eskubidea aldarrikatzen, pribatizazioak, merkantilizazioak eta osasun eskubidea mehatxatzen duten bestelako arriskuen gainetik, Hondurasen ematen ari den prozesua kontutan hartuta.

Audioak comunica.bizkaia@medicusmundi.es helbidera bidali behar dira, 2018ko apirilaren 2a baino lehen.

Adibideak:

Ezaugarriak

  • Iragarkiak gutxienez 30 segundotakoak eta gehienez 90ekoak izan behar dira.
  • Telefonoarekin edo oiko audio formatu orokorrekin bateragarria den formatuekin grabatu behar da.
  • Audioarekin batera grabazioaren gidoi bat ere aurkeztu beharko da.
  • Proba euskaraz edo gazteleraz egin daiteke.
  • Mezua musikarekin lagundu daiteke.

Balorazioa

Proba honen ebaluaketarako medicusmundi bizkaiak Hondurasen dituen lankideen laguntza izango du.

Mezuaren edukia, kalitatea eta emandako argudioak kontutan hartuko dira. Mezua argia eta laburra izan behar du, publiko guztientzako egokia eta ezin daiteke diskriminatzailea izan.

Audioak comunica.bizkaia@medicusmundi.es helbidera bidali behar dira, 2018ko apirilaren 2a baino lehen.

 

3.PROBA: botiken berrordainketa

Bazenekien urtero ehun milioi pertsona baino gehiago pobretu egiten direla, osasun-laguntza jasotzeko ordaindu behar dituzten gastuen ondorioz?

Espainiako gobernuak 2012an onartu zuen koordainketaren –edo, medicusmundin deitu nahiago diogun bezala, berrordainketaren– eredua, eta eredu horren arabera ezartzen da pertsona guztiak beharturik daudela beren botiken kostuaren ehuneko bat ordaintzera, errenta-tarte batzuen arabera. Neurri horren helburua zen, ustez, sendagaien gastua eta erabilera arrazionalizatzea.  Baina egia da lagundu egin duela pertsona askorentzat sendagaiok eskuratzea zailago jartzen, pertsona horien bizia arriskuan jartzeraino.

Herrialde batzuek badute esperientzia handiagoa horrelako kobruak egiten. Ángeles Maestrok www.rebelion.org webgunean argitaratu zuen artikulu batean, aditzera ematen zen Kanadan, esate baterako, oso kopuru txiki bat ordaintzea onartu zela (2 euro baino gutxiago). Hala eta guztiz ere, neurriaren ondorioak ezin latzagoak izan ziren, biztanleen arteko % 20 pobreenak drastikoki murriztu baitzuen osasun-zerbitzuen edo botiken erabilera, gaixotasunaren edo minaren larritasuna edozein izanik ere.  Beste adibide bat Portugal litzateke, han 10 euro kobratzen ari baitira lehen mailako arretako kontsultara joateko. Jatorriz Espainiako estatukoak diren eta Alentejon diharduten zenbait profesionalek kontatzen dutenez, hemen ezezaguna den garapen-maila batera iritsitako minbiziak ikusten ari dira, herritar pobreenek prebentzio-programei uko egiten dietelako eta kontsulta atzeratzen dutelako.

Espainiako estatuan, autonomia-erkidego batzuek berrordainketa farmazeutikoa konpentsatzeko mekanismoak ezarri dituzte. Euskadin, Osasun Sailaren datuen arabera, azken lau urteetan 400.000 bat pertsonak laguntza horiek jaso dituzte. Alabaina, Konstituzio Auzitegiak duela gutxi zati batean baliogabetu du Eusko Jaurlaritzak koordainketa farmazeutiko horren ondorioak arintzeko atera zuen dekretua.

JOKORAKO PROPOSAMENA

“Osasun publiko eta unibertsalaren alde!” goiburuarekin, animatzen zaituztegu pertsona guztiek behar dituzten botikak eskuratzea bermatzen duen osasun-eredu bat aldarrikatzera, kanta bat sortuz. Askatu irudimena, eta kanta bat ondu, euskaraz, gaztelaniaz edo bi hizkuntzotan, bere hitzetan eskubide hori aldarrikatzen duena.

Kantaren hitzak originalak izango dira ezinbestez. Musikari dagokionez, zeuen doinua konposa dezakezue, edo lehendik badagoen beste bat erabil dezakezue (egileen eskubideak errespetatuz). Kantaren iraupena gehienez 3 minutu izango da.  Ikus-entzunezko formatuan edota audioan soilik grabatzea izango duzue aukeran, eta plataforma digital batera igo beharko duzue (Youtube, Vimeo, SoundCloud, etab.); hala, hara sartzeko esteka edo lotura bidaliko diguzue helbide honetara: marian.uriarte@medicusmundi.es. Mezu elektronikoan informazio hau jarri beharko duzue: kantaren izenburua, kantaren esteka, eta taldearen izena.  E-maila bidaltzeko muga-eguna apirilaren 16a izango da.

Proba honen ebaluazioa egiteko, Gasteizko musika-talde baten laguntza izango dugu.

Lagungarria izango zaizuelakoan, esteka honetan informazioa daukazue, kanta bat konposatzeko moduari buruz:

Hurrengo esteketan gaiaren inguruko informazio gehiago daukazue:

https://www.elblogsalmon.com/mundo-laboral/idas-y-vueltas-con-el-copago-sanitario-el-modelo-actual-puede-mejorar

http://www.elmundo.es/salud/2017/01/09/58737841468aeb60748b4656.html


4.PROBA ETA FESTA FINALA

“Gazteak Hegoaren Bila” parte hartzaile agurgarriak!

Hurrengo larunbatean, apirilaren 21ean, goizeko 10:30etan Donostiako Plaza Zuloagan agertzera deitzen dizuegu, lehiaketaren azken proba egin ahal izateko. Ondoren, Alde Zaharreko Kresala Soziedadean festa finala ospatuko dugu, lehiaketaren sari banaketarekin eta agurtzeko “lunch goxo” batekin. ¡Sorpresa ugari izango dira denontzat!

Mesedez gogoratu, osasun zentro bateko “pazientez” -osagai batekin- mozorrotuta etorri behar duzuela.

Halaber, gogoratu, azken froga hau ez dela puntuagarria izango, baina beharrezkoa dela gutxienez zuen taldeko bi pertsonak bertan parte hartzea. Hori bai, guztiei animatzen zaituztegu parte hartzera!….oso ondo pasatuko dugu eta!

Larunbat arte!!

 

 

Desarrollado por LaBox Marketing y Comunicación