Logo medicusmundi

“Gazteak Hegoaren Bila” medicusmundi bizkaiak, gipuzkoak eta arabak antolaturiko lehiaketa bat da. Garapenerako gobernuz kanpoko erakunde bat (GGKE) gara, osasun-lankidetzakoa, irabazi-asmorik gabekoa eta independentea, konfesioen aldetik zein politikaren aldetik. Gure jarduera giza eskubideekiko nahiz pertsonen duintasunarekiko errespetuan oinarritzen da.

Gure xedea da gizartean aldaketak sortzen laguntzea. Horretarako, elkartasun eta konpromisoko kultura bat sustatzen dugu, pobrezia desagertzea posible egiteko eta osasuna pertsona guztiek eskuragarri duten eskubide bat izateko.

Egunero Iparraldeko zein Hegoaldeko beste antolakunde eta kolektibo batzuekin batera lan egiten dugu eta lankidetzan jarduten dugu, egoera ahuleneko populazioen egoera sanitario eta humanitarioa hobetzearren eta herrialde txirotuetan nahiz gure ingurune hurbilenean gertatzen diren bidegabekeriak eta desparekotasunak salatzearren.

Desarrollado por LaBox Marketing y Comunicación