1. SARIA

Lehiaketako lehen saria izango da Erdialdeko Amerikako herrialde batera 10 eta 15 egun bitarteko bidaia bat egitea. Bidaia horretan, talde irabazleak -erakundeko laguntzarekin- hurbiletik ezagutuko du herrialdeko errealitatea, bai eta medicusmundik aurrera eramaten duen lankidetza-lana ere. Irabazleekin batera medicusmundiko teknikariak joango dira, eta kontraparteetako kideen laguntza izango dute herrialdera iristen direnean. Bidaia 2018an egingo da, eta dagokion agenda aldez aurretik antolatuko da; agenda horretan, egingo diren jarduerak, bisitatuko diren toki eta proiektuak, eta esperientzia ahalik eta aberasgarriena izateko beharrezko gestio guztiak zehaztuko dira.

Bisitaren helburua bikoitza da.

  • Euskadiko gazteak kontzientziatzea osasunerako eskubidea Erdialdeko Amerikan duen egoeraz, bereziki emakumeen artean duen inpaktuaren inguruan. Horretarako, hango elkarte kideek, kontraparteek, aurrera eramaten duten lanaz baliatuko dira.
  • Gogoeta kritikoa eragitea Iparraldearen eta Hegoaldearen desparekotasunen kausei eta ondorioei buruz. Horretarako, hain zuzen, beste errealitate batzuk ezagutzeko bide ematen da.

2. SARIA

Bigarren saria diru-laguntza bat izango da, taldeak bidaia bat antolatu eta egiteko estatuaren barruan edo alboko herrialde batean, elkartasunarekin eta/edo lankidetzarekin zerikusia duen esperientzia bat ezagutzeko helburuz. Medicusmundik GGKE-en eta taldearen arteko zuzeneko harremana bideratuko du, ados jar daitezen egonaldiaren dataz, egingo diren jarduerez, eta abarrez.

 

 

Horrez gain, sorpresak egongo dira parte hartzen duten talde guztientzat!

Desarrollado por LaBox Marketing y Comunicación