gazteak hegoaren billa, 2012ko edizioa

GAZTEAK HEGOAren BILA: Lehiaketaren Arauak
 

medicusmundik, Gobernuz Kanpoko Garapenerako Erakundeak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin eta Deia, Diario de Noticias de Gipuzkoa, Diario de Noticias de Alava, Nuevos Horizontes Elkartea, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, GEHITU Elkartea, Gazteizko Udalaren Asexoria Zerbitzua eta Txelu Angoitia argazkilariaren lankidetzarekin, "Gazteak Hegoaren bila" lehiaketaren EAEko laugarren edizioa antolatzen du, pobretutako herrien errealitateari buruzko ezaguera eta jakin-mina piztu eta ezagutzera emateko nahian.

Laugarren Edizioaren ARAUAK:

Gazteak hegoaren bila lehenengo saria Guatemalara 10 - 15 eguneko bidaia da. Bertan, herrialdearen errealitatea ezagutuko da, hala nola, medicusmundik egiten duen lankidetza lana. Talde irabazlearekin batera erabakiko da bidaiaren data (aurtengo urtean).

Gazteak hegoaren bila Bigarren saria 2.600euro -ko diru poltsa izango da Estatu mailan bidaia bat prestatu eta egin ahal izateko. Bidaia hau lankidetzarekin eta elkartasunarekin zer ikusia izan beharko du. Gainera, talde parte-hartzaile guztientzat sorpresaren bat egongo da.

Gazteak hegoaren bila 1982 eta 1993 (biak barne) bitarteko urteetan jaiotako gazteak eta EAEan lan egin, ikasi edo bizi direnek parte hartu ahal izango dute.

Gazteak hegoaren bila Lehiaketaren parte hartzea derrigorrez taldekakoa izango da. Talde bakoitzak 4 gaztek osatuko dute eta lehiaketak dirauen bitartean izen bat jarriko diote taldea identifikatu ahal izateko. Lehiaketako izen ematea dohainik da eta www.jovenesenbuscadelsur.org web orrialdean egingo da apirilaren 3a baino lehenago.

.

Gazteak hegoaren bila Talde parte hartzaile bakoitzak, lehenengo frogaren erantzunarekin batera, gutun-azal itxi bat aurkeztu beharko du. Kanpoko aldean taldearen izena, telefono zenbaki bat eta helbide elektroniko bat agertuko dira. Barruan, aldiz, taldeko kide guztien NAN-aren fotokopia bat eta Euskadin jaio ez bazara edo zure nortasun agiri nazionalean agertzen den herria Euskadikoa ez bada, ziurtagiria bidali beharko diguzu bertan bizi, lan egin edo ikasten ari zarela frogatzeko. Taldeko kideren batek ez baditu zehaztutako baldintzak betetzen edo taldeko kide kopurua ezarritakoa ez bada, taldea automatikoki lehiaketatik kanpo geratuko da, eta ez du saririk jasotzeko aukerarik izango.

Gazteak hegoaren bila Lau frogek osatzen dute jokoa. Frogak 2012ko apirilaren 4an, 16an eta 27an eta maiatzaren 11an argitaratuko dira (euskaraz eta gaztelaniaz, txandaka) www.jovenesenbuscadelsur.org web orrian eta Deia, Diario de Noticias de Gipuzkoa eta Diario de Noticias de Alava egunkarietan.

Gazteak hegoaren bila Frogen erantzunak froga bakoitzean ezartzen den bezala eta tokian aurkeztu edo bidali beharko dira. Epez kanpo ez da frogarik onartuko. Postaz bidalitako frogetan zigilu-marka hartuko da kontuan.

Gazteak hegoaren bila Azken saria jaso ahal izateko lehenengo hiru frogak ezarritako epeetan aurkeztu izana ezinbesteko baldintza da. Horretaz gain, taldeko bi kidek, behintzat, ekainaren 2an, larunbata, goizean, Bilbon ospatuko den froga-jardueran parte hartu beharko dute.

Gazteak hegoaren bila Frogak ebaluatzeko edukia, aurkezpena eta orijinaltasuna hartuko dira kontuan. Horretaz gain, epaimahaiak kontuan izango du, GGKEen Koordinatzailearen Jokabide eta Irudi Kodea erabili izana, hizkuntza ez sexista, genero ekitatea eta ingurumenarekiko errespetua.

Gazteak hegoaren bila Frogak aurkeztu ondoren, medicusmundi izango da haien jabea, eta eskubidea izango du erakundearen helburuak betetzeko frogak erabili, zabaldu eta eduki osoa nahiz partziala kopiatzeko. Frogen arabera, taldeek ikus-entzunezko lanak aurkeztu behar badituzte:

  1. Ikus-entzunezko lanek honako ezaugarriekin bat etorri beharko dute:
    • a. Partehartzaileek lanak proiektatzeko eskubideak izan beharko dituzte. Era berean, erantzule izango dira obran agertzen diren pertsonek irudi eskubideengatik erreklamaziorik jartzen badute.
    • b. Euskaraz ala gazteleraz aurkez daitezke lanak.
  2. Lehiaketara aurkeztutako laburmetraiak ez zaizkie egileei itzuliko eta medicusmundiren ikus-entzunezko artxiboaren parte izatera pasako dira. Lan irabazleen egileek baimena emango diote medicusmundiri erakundeak publikoki emateko, modu ez komertzialean eta helburu hezigarriekin.
  3. Pertsona parte-hartzaileek lehiaketaren kudeaketarako beharrezkoak diren datu pertsonalen tratamendua onartuko dute.

Gazteak hegoaren bila Lehiaketan ezin izango dute parte hartu epai-mahia osatzen duten pertsonek, medicusmundiren langileek edo zuzendaritza-batzordea osatzen duten pertsonek, ezta bere senitarteko zuzenak ere. Era berean, aurreko edizioan irabazi zuen taldeko kiderik ezingo du parte hartu.

Gazteak hegoaren bila Lehiaketa honetan parte hartzeak arau hauek onartzea suposatzen du.

Gazteak hegoaren bila medicusmundi-k arau hauek kontuan hartzen ez duten edozein egoerari irtenbidea emateko ahalmena dauka.

  • Lehiaketaren oinarriak PDF formatuan
  • Izena emateko orria PDF formatuan
  • Oharra: Beteta bidali ezazu izena emateko orria helbide honetara: educa.bizkaia (@)medicusmundi.es

     


    medicusmundi alava
    C/ Los Isunza 9 - 1º dcha | 01002 Vitoria-Gasteiz
    Tel.: 945 28 80 31 | Fax: 945 25 08 28
    alava@medicusmundi.es
    www.medicusmundi.es/alava

    medicusmundi bizkaia
    C/ Virgen de Begoña 20, bajo | 48006 Bilbao
    Tel.: 94 412 73 98 | Fax: 94 412 54 99
    bizkaia@medicusmundi.es
    www.medicusmundi.es/bizkaia

    medicusmundi gipuzkoa
    C/ Serapio Mugica 33, bajo| 20016 Donostia
    Tel.: 943 40 47 40 | Fax: 943 40 43 00
    gipuzkoa@medicusmundi.es
    www.medicusmundi.es/gipuzkoa