| |
Izena emateko orria PDF formatuan
Lehiaketaren oinarriak PDF formatuan
Gazteak Hegoaren Bila medicusmundik antolaturiko sentsibilizazio lehiaketa da. 18 urtetik 26ra bitarteko gazteek parte har dezakete, betiere Nafarroan jaio badira, edo gaur egun bertan lan egin, ikasi edo bizi badira. Bi dira helburu nagusiak: gazteek hegoaldeko herrialdeen egoera zertan den hobeki ezagutzea eta taldean egindako sormen lana suspertzea.
Partaideak: 1984. urtetik 1992.era bitarte jaiotako gazteak, bi urte horiek barne, 4 - 6 kideko taldeetan.
Jokoak 5 proba ditu, otsailaren 23tik aurrera eta bost astez iragarriko direnak, asteartero, bai web orrialde honetan bai Diario de Navarra egunkariko "Navarra" sailean.
Martxoaren 27an, azken proba bat ere eginen da Iruñean antolatuko den jaian.
Honatx lehiaketako bi SARIAK:
- 15 eguneko bidaia Perun barna, herrialdea eta medicusmundiren zenbait proiektu bertatik bertara ezagutzeko.
- 2.700 euroko poltsa, taldeak bidaia bat antolatu eta egin dezan, elkartasunarekin edo lankidetzarekin loturiko esperientzaren bat ezagutzeko.
|
|